Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute Lezon (Gipuzkoa), GI-636 errepidean, 14:00ak aldera. Autoaren gidaria, gizonezko bat, autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Bertan hil da.
Atzo arratsaldean, auto batek eta kamioi batek elkar jo zuten A-1 autobian, Agurain parean (Araba), eta autoaren gidaria, 51 urteko gizon bat, hil egin zen. Autoan zihoan beste bidaiari bat, 59 urteko gizon bat, zauritu egin zen, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten.
Istripua 15:15 aldera gertatu zen, A-1 autobian, Irunera (Gipuzkoa) bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu zuenez. Anbulantziak, suhiltzaileak eta ertzainak joan ziren bertara. Ertzaintza ari da istripua ikertzen.
Errepidea ordubetez itxita egon zen, zauritua artatzeko eta istripuak eragindako kalteak konpontzeko.