Emakumeen kontrako indarkeria

52 urteko gizonezkoa atxilotu dute bere emaztea mehatxatu duelakoan

Ertzaintzak 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, bere emazteari sukaldeko labana batekin hiltzeko mehatxua egin ziolakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bien semea bere aitari labana kentzen saiatu zen, eta zauritu egin zen. Emazteak berak deitu zion Ertzaintzari, eta ertzainek atxilotu egin zuten, etxera joanda.

2004ko azaroaren 12a
18:21
Entzun 00:00:00 00:00:00
Herrizailgo sailaren arabera, bezperan ere antzeko jarrera bat izan zuen gizonezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA