53 urteko txirrindulari nafar bat hil da Espainian

Espinosa de los Monteros herrian kirol proba bat egiten ari ziren, eta konortea galdu zuen.

2026ko uztailaren 6a
10:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Txirrindulari bat hil zen atzo goizean Espinosa de los Monterosen (Espainia), txirrindularitza proba batean; 53 urte zituen gizonak, eta iruindarra zen. Kirol jarduerako antolatzaileek erran dutenez, probaren hasieran konortea galdu zuen, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten suspertu.

09:30ean hasi zen proba, eta hamabortz minuturen buruan jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Bertaratu zirenean gizona suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Proba bertan behera uztea erabaki zuen udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA