OSASUNGINTZA

53.930 lagunek hartuko dute parte gaurtik aurrera Osakidetzako lan eskaintza publikoan

Donostian ekin diete lehen azterketei, eta abenduaren 12 eta 13an egingo dituzte gainerakoak, BECen. Osakidetzak nabarmendu du 2014-2015eko LEPak enplegu publikoarekiko Jaurlaritzaren "konpromisoa" azaltzen duela.

Donostian egin dituzte aurreneko azterketak, eta BECen egingo dituzte gainerakoak. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 21a
12:13
Entzun

Donostian, Eskola Politeknikoan abiatu dituzte lan eskaintza publikoko azterketak, eta bertan izan da Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendaria. Bederatzi kategoria profesionaletan lanpostua lortzeko egiten ari dira azterketak, eta familia mediku eta emagin postuetarako izan dira aurreneko probak, 10:00etan hasita. 15:00etan, laborategiko teknikari posturako azterketa egingo dute, eta igandean, berriz, fisioterapeuta eta pediatra probak.

Abenduaren 12 eta 13an jarraituko dute azterketekin, administrazio laguntzaile, erizain, erizain laguntzaile eta zeladore postuetarako. Guztira, 1.014 lanpostu beteko ditu Osakidetzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.