Gaur goizean 54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 errepidean, Zarautz (Gipuzkoa) parean. Gidatzen ari zen motorra errepidetik irten da, eta hesi baten aurka jo du.
Larrialdi zerbitzuek bizirik topatu dute gizona, eta anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera. Han hil da, ordea, istripuak eragindako zauri larrien ondorioz.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.