54 urteko gizon bat hil da, motozikletan zihoala errepidetik irten baita. Ezbeharra Burgin izan da, Nafarroan, NA-214 errepideko 12,3. kilometroan.
Eguerdia pasatuta jaso du SOS Nafarroak ezbeharraren berri, 12:19an, eta Navascues parkeko suhiltzaileak eta Izabako mediku taldea gerturatu dira anbulantziarekin. Guardia Zibila ere bertaratu da.
Tokian bertan hil da, baina, motozalea. Guardia Zibilak eginbideak abiatu ditu istripua aztertzeko.