56 urteko gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Gasteizen, haur pornografia edukitzea egotzita. Hain zuzen, haur pornografiako 4.000 irudi baino gehiago zituen, eta eduki pedofiloa zuten 2.500 bideo.
Guardia Zibilak erran duenez, ikerketa Espainian hasi zuten: 13 urteko adingabe baten amak jakin zuen semea ezezagun batekin hitz egindakoa zela eta eduki sexualeko bideoak igorri zizkiola. Pertsona hori atxilotu dute orain, haren etxea erregistratu eta gero.