IKTUS KASUAK, URTEAN
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan 5.800 iktus atzematen dira urtero —burmuinari eragiten dion gaitza da—. Atzo izan zen Iktusaren Nazioarteko Eguna, eta, osasun adituen arabera, gero eta heriotza tasa txikiagoa du. Hala ere, kasuak gero eta gehiago dira, populazioa gero eta zaharragoa delako.