60 urteko gizon baten gorpua atzeman dute Erandion, bortizkeria zantzuak dituela

Asteazkenetik desagerturik zen gizona. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, heriotza nola gertatu den argitzeko.

Ertzaintza, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ertzaintza, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Leire Casamajou Elkegarai
2026ko otsailaren 6a
18:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Barakaldo gizon baten gorpua aurkitu dute Erandion (Bizkaian), gaur goizean, Ganguren mendiaren perimetroan. Informazio gutxi eman ditu Ertzaintzak, baina, dirudienez, 60 urte zituen gizonak, eta bortizkeria zantzuak atzeman dizkiote gorputzean; asteazkenetik desagerturik zegoen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gizonaren heriotza nola gertatu den argitzeko. Anartean, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute gorpua, behar azterketak egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.