Michelinek Lasarte-Orian (Gipuzkoa) duen lantegiko langile batzordea kezkatuta dago etorkizunarekin. Izan ere, gero eta iragarpen gogorragoak egiten ari da zuzendaritza: egungo plantilatik 400 lanpostu kenduko zituela iragarri zuen urriaren 4an; egun batzuren buruan, 530era igo zuen murriztu beharreko kopurua, eta, gaur, 600 izango direla agertu du langile batzordearekin izan duen bileran.
300 bat lanpostu aurrejubilazioen bidez kentzeko asmoa agertu du zuzendaritzak, baina gainerkoak nola murriztuko dituzten ez diete argitu langile batzordeko kideei.
Bileraren ondoren langile batzordeko ordezkariek agertu dute susmo txarra hartzen diotela Michelinen zuzendaritzaren iragarpenari, eta murrizte handiagoa edo Lasarteko lantegiaren itxiera prestatzen ari ote diren beldur dira.
Ekonomia