Atzo gauean 62 urteko gizon bat harrapatu zuen auto batek GI-636 errepidean, Oiartzunen (Gipuzkoa); gaur goizean hil da, ospitalean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erran duenez, gidariak ihes egin zuen ezbeharra izan zen lekutik, baina dagoeneko aurkitu dute. Gertatutakoa argitzeko ikerketa bat abiatu du Poliziak.
GI-636 errepideko 5,1 kilometroan gertatu zen ezbeharra, atzo, 23:10ean. Ertzaintza bertaratu zen, eta gizona lurrean etzanda aurkitu zuen; ospitalera eraman zuten. Gizona harrapatu zuen gidariak lekutik ihes egin zuen, baina haren ibilgailua identifikatu ahal izan zuten, eta Oiartzunen aurkitu dute.