62 urteko gizon bat hil da Santurtzin, harresi batetik erorita

Hiru metroko altuera batetatik jausi da, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu.

Santurtziko plaza. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Santurtziko plaza. MARISOL RAMIREZ / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko uztailaren 18a
10:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

62 urteko gizon batek bizia galdu du gaur goizaldean, Santurtzin (Bizkaian), hiru metroko harresi batetatik erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, buruan kolpe bat hartu du, eta horren ondorioz hil da.

Karmengo jaietan murgilduta daude herrian, eta ezbeharra portuan izan da, goizaldeko laurak aldera. Gizona harresitik jausi da, eta marea behean zegoen. Segurtasun Sailak adierazi duenez, uretara murgiltzeko arrapala jo du buruarekin, eta osasun zerbitzuek ahaleginak egin dituzten arren, gizonaren zauriak larriegiak ziren, eta ezin izan dute bizirik atxiki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!