Gizartea

68 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, adingabeei sexu harremanengatik dirua eskaintzeagatik

Foruzaingoak jakinarazi du aurrekariak dituela, eta Gironako epaitegiak atxilotzeko agindua emana zuela.

Ibai Maruri Bilbao.
2017ko urriaren 4a
07:35
Entzun

13 eta 14 urteko bi neskaren gurasoek ipinitako salaketaren ondoren atxilotu dute, Tuteran (Nafarroa). Salaketaren arabera, bi adingabeei adina galdetu zien, eta bietan nagusienari 300 euroren truke sexu harremanak izatea proposatu zion. Horrek ezetz esandakoan, bestearekin saiatu zen. Aurretik beste adingabe batzuekin harremanak izan dituela esanez persuaditzen ahalegindu zen. 

Poliziak susmagarrien argazkiak erakusterakoan, "berehala" identifikatu zuten. Aurrekariak ditu, sexu erasoengatik eta adingabeei diru truk sexu harremanak eskaintzeagatik. Gironako epaitegiak ere atxilotzeko agindua emana zuen, antzeko beste delitu batengatik. Epaileak Tuteran egoteko debekua ezarri dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.