68 urteko gizonezko bat hil da Ondarreta hondartzan
DONOSTIA. Bainua hartzen ari zen gizon bat hil zen atzo Donostiako Ondarreta hondartzan. Ezbeharra 11:40 inguruan izan zen. Larrialdi zerbitzuak hara joan ziren, eta uretatik ateratzean onera ekartzen ahalegindu ziren, baina han hil zen. Gorpuari autopsia egingo diote, gizona zertaz hil zen argitzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu