73 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Bermeoko (Bizkaia) etxebizitza batean piztutako sute batean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren, eta, suhiltzaileek sua itzali bazuten ere, ez zuten lortu gizona suspertzea.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.