Gizartea

74 urteko gizonezko bat hil da Zestoan, autoak harrapatuta

2008ko irailaren 4a
16:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gizonezko bat hil da gaur goizean Zestoan (Gipuzkoa), GI-631 errepidean, auto batek harrapatuta. Goizeko zazpiak baino lehenago izan da ezbeharra. 74 urte zituen hildakoak -F.U.J.-, eta Zestoakoa bertakoa da -Eibarren (Gipuzkoa) erroldatua zegoen-.

Renault Espace markako autoak harrapatu du gizonezkoa. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Osasun zerbitzuetako kideek hantxe bertan artatu dute gizonezkoa, baina han hil da hau.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA