76 urteko motor gidari bat hil da Antsoainen (Nafarroa), PA-30 errepideko 16,1 kilometroaren parean, beste ibilgailu bat jota. Nafarroako Gobernuak eman du ezbeharraren berri.
Larrialdi zerbitzuek 17:36an jaso dute istripuaren berri, eta anbulantzia bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoa bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute motor gidaria suspertu. Autoaren gidaria onik atera da.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.