Droga trafikoa

800 kilo kokaina atzeman ditu Espainiako Poliziak Bilbon

Zazpi lagun atxilotu dituzte Bizkaiko hiriburuan eta Herrialde Katalanetan, droga trafikoarekin lotura dutelakoan.

2010eko apirilaren 13a
19:22
Entzun
Espainiako Poliziak 814 kilo kokaina atzeman zituen Bilboko portuan, joan den apirilaren 9an. Berria gaur jakinarazi du Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritzak. Zazpi lagun atxilotu ditu Poliziak Bilbon, Bartzelonan eta Eivissan (Herrialde Katalanak), atzemandako gaien trafikoarekin zerikusia dutelakoan.

Poliziaren arabera, droga Argentinatik ekarri dute, Paris-Dakarren parte harte duen kamioi baten itxura zuen ibilgailuan gordeta. Kamioi hori bera urtarrilean eraman zuten Bilboko portutik Buenos Airesera, iturri berberen arabera. Kokainaz gain, 15.000 extasi pilula, 4,5 kilo haxix, armak eta 47.000 euro atzeman dituela dio Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.