Euskal encounter

8.000 parte hartzaile baino gehiagorekin, abian da Euskal Encounter

Asteartera arte BECen egongo dira informatika zaleak. Hainbat hitzaldi eta tailer izango dituzte, segundoko 40 gigabit simetrikoko abiadan nabigatzeko aukeraz gain.

Euskal Encounterreko gaurko irudi bat. JAVIER ZORRILLA, EFE
2017ko uztailaren 22a
07:35
Entzun

Orain dela 25 urte egin zen lehen aldiz, Urretxun (Gipuzkoa) Euskal Encounter. Orduz geroztik, hazi eta zabaldu egin da etengabe. Gaur abiatu da mende laurdena ospatuko duten encounterra, hainbat tokitatik pasatu ostean, BECen. "Ezagutzak trukatzea eta ondo pasatzea" helburu hartuta.

Party gunea, Open gunea eta Kanpin gunea daude prestatuta. Party gunean besteak beste, jokoen gunea, software librearen gunea eta hardware gunea daude. Azken horretan, droneekin ibiltzeko pista bat, 3D inprimagailuz osatutako gune bat eta errealitate birtualeko simulagailuak jarri dituzte. Opengunea ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. Gune hori publiko guztiari ireki diote. Bertan hamaika hitzaldi eta tailer eskainiko dituzte, party-ko kideentzat zein publiko orokorrarentzat.

5.024 postu eskaini dituzte, eta beteta daude. Denera 8.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.