83 urteko gizon bat hil da urriaren erdialdean izandako auto istripu baten ondorioz

Urriaren 18an gertatu zen ezbeharra. Hildakoa Lesakakoa zen.

Istripua izan zuen autoa. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Istripua izan zuen autoa. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Julen Urrestarazu
2025eko urriaren 27a
11:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lesakako (Nafarroa) gizon bat hil da duela bederatzi egun izan zuen auto istripu baten ondorioz. Joan den asteazkenean zendu zen Irungo ospitalean (Gipuzkoa), baina atzo arratsaldean jakinarazi zuten 83 urteko gizonaren heriotza.

Urriaren 18an gertatu zen ezbeharra Lesaka eta Oiartzun (Gipuzkoa) arteko errepidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten elkar, eta beste autoko emakumea ere zauritu zen istripuan. Biak ospitalera eraman zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.