84 urteko emakume bat hilda agertu da Bilboko itsasadarrean

Haren dokumentazioaren arabera, Bilboko bizilagun bat da. Gorpua «oso hondatua» dago.

Bilboko itsasadara, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko urtarrilaren 14a
11:33
Entzun

Bilboko Udalaren garbiketa zerbitzuek 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute, 09:45 aldera, Bilboko ibaian. Polizia, suhiltzaileak eta anbulantziak tokira bertara joan dira, eta hilotza uretatik ateratzea lortu dute. Gorpua Pio Baroja inguruan zegoen, ia udaletxe aurrean. «Oso hondatuta» dagoen arren, emakumeak aldean zeraman dokumentazioa, eta horrela jakin dute Bilboko 84 urteko bizilagun bat dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.