Getxoko udaltzainek 86 urteko gizonezko bat atxilo hartu dute —E.R.G.—, adimen urriko neska bati sexu ukituak egin dizkiolakoan. Udalak gaur zabaldutako ohar baten arabera, ustezko erasoa astelehenean jazo zen, Geltoki plazan arratsaldeko seiak aldera. Herritar batek eman zien abisua udaltzainei. Hauek alde hartara joan eta orduan atzeman zuten gizonezkoa. Udaltzainek neska bere etxera eraman zuten, eta haren amari gertatu zena kontatu zioten.
Keltse Eiguren Udaleko Berdintasun Batzordeko buruak gaitzetsi egin du erasoa. "Sexu askatasunaren kontrako ekintza oro da salatzekoa, baina are gehiago biktima adimen urriko pertsona bat baldin bada".
Getxoko bizilaguna da atxilotutakoa.