Sutea

86 urteko gizonezko bat zauritu da Artaxoan, sute batean

Artaxoako (Nafarroa) etxebizitza bateko egongelan sua piztu da bart gauean, eta, ondorioz, etxe horretako bizilagunetako bat, 86 urteko gizonezko bat, erietxera eraman behar izan dute kearekin toxikatuta.

2005eko abenduaren 22a
15:48
Entzun
Iruñera, Nafarroako Ospitalera, eraman behar izan dute 86 urteko J.C.Z., bere etxeko egongelan sutea sortu, eta kearekin toxikatuta.

Nafarroako Gobernuak agertu duenez, 00:45 aldera piztu zen sua, Artaxoako Kale Nagusiko 3. atariko etxebizitza bateko egongelan. Suhiltzaileak berehala zirela sutearen lekuan agertu dute iturri horiek, eta segituan lortu dutela sua itzaltzea. Iturri horien arabera, egongelari baino ez dio eragin, baina ke handia zabaldu da etxebizitza guztian. Osasun larrialdietako zerbitzuek kea arnastu duen gizonezko hori Nafarroako Ospitalera eramatea erabaki dute, besteak beste, oso adin handia duelako. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.