87 urteko oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, Iruñean

Atzo 14:20 aldera izan zen istripua. Gizona ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.

2026ko maiatzaren 9a
15:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo eguerdian auto batek 87 urteko oinezko bat harrapatu zuen; bart gauean hil da.

Larrialdi zerbitzuek istripu baten berri izan zuten 14:20 aldera, eta Aita Calatayud kalera iritsi zirenean larri zauritutako gizon bat ikusi zuten. Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen, zaurien eraginez. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA