88 urteko txirrindulari nafar bat zendu da furgoneta batek harrapatuta

Trafiko ezbeharra Zaragozan (Espainia) gertatu da, mendiko errepide batean. Hildakoa Tuterako gizonezko bat da.

Santa Cruz de Moncayoko errepidea (Zaragoza, Espainia). BERRIA
Santa Cruz de Moncayoko errepidea (Zaragoza, Espainia). BERRIA
2025eko azaroaren 15a
16:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat hil da gaur eguerdian izandako trafiko istripu batean. 88 urteko txirrindularia Zaragozako (Espainia) Santa Cruz de Moncayo udalerriko mendiko errepide batean zebilen, eta furgoneta batek harrapatu du, bihurgune batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 11:55ean izan da istripua, txirrindulariek erabili ohi duten errepide batean. Trafiko adituak istripuaren nondik norakoak aztertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.