Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 08:25 aldera hasi dira arazoak. Izan ere, ordu horretan auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Donostiako Intxaurrondo auzorako sarrera parean, Bizkairako noranzkoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina ibilgailuak traban geratu dira.
Handik 20 minutura, 08:45ean, kamioi bat matxuratu da Pasaian, noranzko berean. Hura ere bidea oztopatzen geratu da.
Eta bost minutu beranduago, Errenteria parean, bidea seinalizatzeko lanetan zebilen noranahiko ibilgailu batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta inor zauritu ez bada ere, traban geratu dira ibilgailu biak.
Oztopo horien guztien ondorioz, ilara handiak sortu dira: 9 kilometrorainokoak. Hala ere, ordu eta erdian trafikoa bere onera etorri dela agertu dute Herrizaingo Saileko iturriek.
Errepideak