A-8 autobidea erabat buxatua egon da Bilbo inguru guztian. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 20 kilometrora iritsi dira auto ilarak, Galdakaotik Gallartaraino.
Goizean goiz Bilboko Basurtu auzoaren parean oinezkoentzako igarobide bat jartzen hasi direnean sortu dira aurrreneko pilaketak. Goizaldean egin behar zituzten igarobidea jartzeko lanak, baina zenbait ustekabe zirela tarteko, luzatu egin dira. Ondorioz, goizeko lehen orduan, Bilbora auto gehien sartzen denean, amaitu gabe zeuden lanak, eta trafikoan trabak eragin ditu. Bi noranzkoetan, Gipuzkoarakoan zein Espainiarakoan hasi dira ilarak sortzen.
Ondoren, bi kamioik eta bost autokelkar jo dute errepide berean, Arrigorriagak eta Bilbok muga egiten duten parean. Ttraban geratu dira ibilgailuak, eta areagotu egin dituzte lehendik handiak ziren ilarak.
Buxadura handi horrek Bilbo eskuinaldean ere izan du isla. Abanzadan, Rontegiko zubian eta Txorierriko bidean auto pilaketak daude.
Eguerdi alderako joan dira arintzen trafiko arazoak, baina, hala ere, pilaketak zauden Espainiarako noraznkoan. Gipuzkoarakoan ia-ia normal zebilen trafikoa.
A-8a erabat buxatua egon da Bilbo inguruan
Trafikoa arindu da, baina arazotsu jarraitzen du oraindik. Goizean, 20 kilometro ingurukoak izan dira auto ilarak, Galdakaotik Gallartara. Basurtu parean oinezkoentzako igarobide bat jartzeko lanek sortu dute traba, eta geroago zazpi ibilgailuk elkar jo izanak areagotu egin du pilaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu