Gaur hasi dituzte Bizkaiko partean Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko bigarren zatiko lanak: Abadiño eta Durango herrien artekoak. Aurretik, Basauri-Galdakao zatikoei ekin zieten.
Abadiño-Durango tartean 3.520 metro ditu, eta, esaterako, horietatik 1.116 metro zubi bidezkoak izango dira (Untxillan, Mañarian eta Adadiñon egingo dituzte zubiak), 1.674 metro tunel bidezkoak (Eguskitza eta Mendigain).
50,7 milioi euroko aurrekontua edukiko dute lanok.
"Berriz ere frogatu da Espainiako Gobernuak AHT bultzatzeko erabakia hartua duela", esan du Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak -Madrilgo exekutiboa ari da Bizkaiko lanak ordaintzen-, eta tren mota hori "euskal herritar gehienek" nahi dutela uste du.
Abadiño-Durangoko zatiko lanen hormak estaltzeko zuhaitzak-eta jarriko dituzte, eta zarataren aurkako pantailak ere paratuko dituzte.
Azpiegiturak
Abadiño-Durango zatian ere hasi dituzte AHTko lanak
50,7 milioi euroko aurrekontua edukiko dute lan horiek. Aurretik, Basauri-Galdakao artean hasi ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu