Abantoko 71 urteko gizonezko bat hil da Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia), arrantzan ari zela. Harekin batera zegoen lagun baten arabera, olatu batek jo eta itsasora jausi da, amildegi batetik.
Istripua 7:20an izan da eta, abisua jaso orduko erreskatatzera gerturatu diren arren, DYA, Itsasoko Laguntza, Babes Zibila eta Guardia Zibila, DYAko ontzi batek eta arrantza ontzi batek topatu dute gorpua.
gizartea