Indarkeria matxista

Abenduaren 26an erabakiko dute sanferminetako erasotzaileak espetxeratu ala ez

Nafarraoako Auzitegia bihar zen kasua aztertzekoa, baina atzeratu egin dute bilkura. Defentsaren abokatuak egin du eskaera.

Epaiaren kontrako protesta Nafarroako epaitegian, ekainean. IÑIGO URIZ / FOKU
2018ko abenduaren 12a
15:01
Entzun

Abenduaren 26an ebatziko du Nafarroako Auzitegiak 2016ko sanferminetako bortxaketan parte hartu zuten akusatuak kartzelara bidali ala ez. Bihar erabaki behar zuten horren inguruan, baina auzipetuen abokatuak eskatu du atzerapena, erasotzaileek bihar Sevillan (Espainia) beste beste epaiketa bat dutela-eta. Nafarroako Fiskaltzak eta biktimaren abokatuak bost auzipetuak espetxeratzeko eskatu zuten, Nafarroako Auzitegi Nagusiak zigor epaia berretsi ondoren.

Auzipetuak ekainetik daude libre, bermea ordainduta; Miguel Angel Moran biktimaren abokatuaren ustez, ordea, Auzitegi Nagusiak bederatzi urteko espetxe zigorra berretsi izanak "indartu" egin du horiek kartzelatzeko motibazioa: "Auziaren inguruabarrak ez dira aldatu, baina Auzitegi Nagusiaren epaiaz geroztik, motiboak indartu egin dira: Auzitegi Probintzialean, bi magistratu azaldu ziren zigorraren alde, eta beste bat, absoluzioaren alde; azken sententziaren ondotik, berriz, zazpi dira jada espetxeratzearen aldeko magistratuak".

Nafarroako Fiskaltzak idazki bat aurkeztu du Nafarroako Probintzia Auzitegiaren Bigarren Aretoan, bost kondenatuak espetxeratu ditzatela eskatzeko. Auzitegi Nagusiak bederatzi urteko kartzela zigorra berretsi ostean, auzipetuek ihes egiteko arriskua handitu dela argudiatu du fiskalak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.