Soslaia. Juan Ignacio Perez Iglesias

Abertzalea eta liberala

2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Ezkutatzen ez den horietako bat da Juan Ignacio Perez Iglesias EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izandakoa (Salamanca, Espainia, 1960). Gaia edozein izanik, beti dago prest horri buruz iritzi bat emateko. Eta haren pasioa zientzia bada ere —fisiologian katedraduna da—, euskal politikagintza ez dago haren ezagutza esparrutik kanpo. Irrati eta telebista tertulietan aritzen da. Iritzi artikuluak idazten ditu euskal prentsan. Ideologikoki ere ez du ezkutatzen EAJrekiko gertutasuna. Abertzalea eta liberala, halakotzat dauka bere burua. Euskarak ere leku garrantzitsua dauka haren nortasunean. Pello Salaburu errektorearen garaian, euskara errektoreorde izan zen, eta euskararen erabilerarako normalizazio planak sustatu zituen EHUn. Unibertsitate sistemaren inguruan hainbat lan kaleratu ditu azken urteetan: Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Pello Salabururekin batera, eta Europa eta EEBBko Unibertsitate Sistemak, Pello Salaburu eta Ludger Messekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.