Politika

Abertzaleen batasuna aldarrikatu dute Txillardegiren omenaldian

Arnaldo Otegiren eta Gerry Adamsen eskutitz bana irakurri zituzten. Donostiako Viktoria Eugenia antzokia txiki geratu zen. Bideoa: Eskunabarra erabiltzaileak Berriketan.info sare sozialean paratutako omenaldiaren lehen zatia. [YouTube]http://youtu.be/VmqKi5qyMC4[/YouTube]

2012ko urtarrilaren 30a
08:28
Entzun

Omenaldi hunkigarria egin zioten atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri. Ezker abertzaleak deituta bete egin zen Donostiako Viktoria Eugenia antzokia, eta Txillardegik bere bizitzan landu zituen esparruak gogoratu zituzten. Guztien gainetik, ordea, abertzaleen batasuna aldarrikatu zuten.

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak Logroñoko espetxetik bidalitako gutunean esan zuen herri txikiek garesti ordaintzen dituztela zatiketak, eta alderdien interesen gainetik aritzera deitu zuen. Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak ere gutun bat bidali zuen eta "lider ameslaria" deitu zuen Txillardegi.

Antzokiko 900 eserlekuak betetzen, besteak beste, Abertzaleen Batasuna, EA, Alternatiba, Aralar, Egin Dezagun Bidea, Gazte Independentistak eta LAB-eko ordezkariak egon ziren. Txalo zaparrada handienak Jone Forcada Txillardegiren alargunak eta seme-alabek eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariek jaso zituzten oholtzara igotzean.

Omenaldian parte hartu zutenen artean Piarres Xarriton, Xabier Amuriza, Laura Mintegi eta Ramon Agirre izan ziren, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.