Abertzaleen indarra biltzeko tresna egokia EHBai dela dio Batasunak

Frantziako parlamenturako hauteskundeetan aurkezteko euskarri egokiena dela azaldu du

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Urte politiko honetan hauteskunde ugari izanen dira Ipar Euskal Herrian, eta dagoeneko Batasunak jakinarazi du EHBai plataforma hobesten duela 2012ko ekainean burutuko diren Frantziako Parlamenturako hauteskundeetara abertzaleak elkarrekin aurkezteko. Batasunaren iritziz,EHBai hauteskundeetarako plataforma baino gehiago izan behar da, eta abertzaleen indar metaketarako tresna egonkorra bihurtu behar da. EHBai egituratzeko urratsak egin behar direla dio Batasunak.

Abertzaleen indar metaketari begira, Batasunak proposamen zehatza eginen die gainerateko alderdi abertzaleei. Militanteak gogoeta sakon bat burutzen ari dira, eta horren emaitza aztertuko dute abenduaren 10ean burutuko duten Biltzar Nagusian. Horren ondoren eginen die proposamen jakin bat alderdiei.

Aitortza instituzionala

Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala lortzearen beharra nabarmendu du Batasunak. Aldarrikapen historikoaren garrantzia handiagoa da Frantziak burutu nahi duen lurralde antolaketaren harira. Izan ere, Paueko prefetak proposatu zuen Landetako herri batzuk sartzea Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoetan. «Ipar Euskal Herria mapa politikotik desagertzea bilatzen dute Frantziako sektore jakobinoek». BAMeko sozialistek horren alde bozkatu dutela gogorarazi du Batasunak, eta epe laburrera sozialistekin akordioak lortzea ezinezkoa dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.