Abian da 2013ko Tuterako Nafarroa Oinez, 'Taupadaz bat egin' leloarekin

San Fermin eta Argia ikastolako kideak, atzo. LANDER F. ARROIABE / ARP.
edurne elizondo
Iruñea
2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zizur Txikiko San Fermin ikastolaren eskutik jaso du Tuterako Argiak 2013an Nafarroa Oinez besta antolatzeko lekukoa. Logotipoa eta leloa prest dituzte jada: Taupadaz bat egin. Horixe da Tuterako ikastetxeko arduradunek zabaldu nahi duten mezua, eta horretarako Iker Fernandezek egindako irudia baliatuko dute, datozen hilabeteotan. Erriberako koloreekin apaindutako lau bihotzek osatu lorea da bestaren irudia.

Nafarroa Oinez bestaren bidez helburu bikoitza bete nahi du Argia ikastolak, zentroko zuzendari Anika Lujanek nabarmendu duenez: «Euskararen erabilera indartu nahi dugu Erriberan, batetik; eta bestetik, gure ikastolaren bideragarritasun ekonomikoa bermatu». Lujanek azaldu du ikastolak kiroldegia eraiki behar izan duela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaini ahal izateko behin betiko baimena lortzeko. «Gurea itunpeko zentroa da, baina inbertsioen zama gurasoen bizkar gelditzen da».

Argiako presidente Susana Suarezek gaineratu du Erribera osorako ikastola dela Tuterakoa, eta hainbat ikaslek 40 kilometro inguruko bidaiak egin behar izaten dituztela, egunero. «Garraiorako laguntzak aspaldi galdu genituen», erran du. Suarezek argi utzi du Erriberan Argia ikastola dela euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duen bakarra. «Guk egiten dugu administrazioaren lana. Euskararen legeak bigarren mailako herritar bilakatzen gaitu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.