Abian da bizikidetzari buruzko Baketik-en ikastaroa

Ikastaroa, Donostiako CRAJen. A. CANELLAEA / ARP.
2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Abian da Baketik-ek bizikidetzari buruz antolatu duen ikastaroa. Herenegun hasi, eta abenduaren 15era arte iraungo du, astero bilera bana eginda Gipuzkoako lau herritan —Eibarren eta Arrasaten astelehenetan, Donostian astearteetan eta Tolosan asteazkenetan—. Antolatzaileek azaldu dutenez, pertsona, gatazka eta adiskidetzea izango dira ikastaroaren ardatzak. Bizikidetza kontuetan interesa duten pertsonentzat da; bereziki, irakasle, aisialdirako begirale, elkarteetako arduradun, udal teknikari, gizarte hezitzaile, gizarte langile eta gaian erantzukizuna duten kargudun, politikari eta profesionalentzat. Lau ildo nagusi transmitituko dituzte ikastaroan parte hartuko duten adituek: batetik, bizikidetzarako ezinbestekoa dela pentsatzea norberaren perspektibak ez direla osoa; bigarrenik, zailtasunak asko izan arren, aukerei begiratu behar zaiela; hirugarrenik, norberaren ekintza etikoen ardura onartzea; eta, laugarrenik, bizikidetzaren ardatza gizakiaren duintasuna dela. Baketik zentroak antolatu du ikastaroa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.