Gaur hasi, eta ostiralera bitartean, Euskarazko kazetaritzaren I.Kongresua egiten ari da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Lau helburu ditu kongresuak: euskarazko kazetaritzaren diagnostikoa egitea, haren etorkizunaz hausnartzea, plangintza estrategikoaren abiapuntua finkatzea, eta eztabaida maila teorikoan ere finkatzea. EHUk, Euskal Idazleen Elkarteak,UEUk, Topaguneak eta Berriak antolatu dute kongresua.
Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan profesionalak, Administrazioa, irakasle eta ikasleak bilduko dituen foroa sortu nahi dute.
Euskarazko kazetaritzaren diagnostikoa egingo dute, hasieran, haren ahuleziak eta indarguneak sektorez sektore zehaztuz. Gero, etorkizunaz gogoeta egingo dute, horrekin guztiarekin euskarazko kazetaritzaren Liburu Zuriaren abiapuntua finkatzeko. Bukatzeko, eztabaida maila teorikoan egiteko asmoa daukate.
800.000 hiztunetako komunitateri zuzenduta, 250 komunikabide baino gehiago daude, egunkari nazional, herri aldizkari, irrati eta abarren artean. Horiek guztiek euskaraz emititu eta idazten dute, eta duela 30 urte lan hori egiten zuten komunkabideak 30 besterik ez ziren.
Kazetaritza