Abiatu da independentziaren aldeko Gazte Martxa Untzagatik

Ehunka gazte abiatu dira gaur goizean Untzagatik, independentziaren aldeko Gazte Martxarekin bat eginez. Igande arte oinezko ibilaldia egingo dute Aiarako lurretan, "independentzia eta gazteen eskubideak" aldarrikatzeko.

2007ko apirilaren 6a
17:56
Entzun
Hain justu, Untzagatik Urduñarako bidea egin dute gaur goizean, gainera, uste baino eguraldi hobearekin.

Baina traba batzuk ere iza dituzte antolatzaileek salatu dutenez: Untzagara iritsi nahi zuten hainbat gaztek Guardia Zibilaren kontrolak izan dituztela errepideetan. Hala, Iruñetik abiatu diren bost autobus ordubete baino gehiagoz geldirik izan dituztela agertu dute, Altsasu (Nafarroa) baino lehen. Gasteizko noranzkoko bi bideak itxi, gazte guztiak identifikatu eta batzuk autobusetik jaitsiarazi dituztela salatu dute.

Altuben ere Bilbotik zihoazen hainbat autobus gerarazi dituztela azaldu dute, eta Arlabanen eta Etxegaraten ere kontrolak izan direla.

Euskal Herrikoez gain, Espainiako zenbait lekutako, Herrialde Katalanetako, Irlandako, Sardiniako eta Alemaniako gazteak ari dira parte hartzen.

Arestian aipatu bezala, Untzagatik Urduñarako bidea egin dute goizean, eta han bazkaldu. Arratsaldean, Mendeikara bidean doaz, han lehen gaua pasatzeko. Igandean, Aberri Egunean, Laudiora iristea dute helburu.

Informazio gehiago Gaztesarean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.