EGURALDIA

Abisu horia arratsalderako, tenperatura beroak direla eta

Tenperatura beroenak 36ºC ingurura iristea espero da, eta ostiralerako ere ezarri da abisua, olatu garaiak direla eta.

36ºC Gasteizen. RAUL BOGAJO / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 20a
11:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako, muturreko tenperatura beroak direla eta. Abisua 15:00etatik 19:00etara egongo da indarrean; izan ere, espero da Kantauri barnealdean eta Ebro ondoko eskualdean tenperatura beroenak 36ºC ingurura iristea; Iragate aldean, 35ºC ingurura; eta kostaldean, 33ºC ingurura.

Ostiralerako ere ezarri dute abisu horia, olatu garaiak direla eta. Bi metro inguruko olatuak egongo direla ohartarazi dute, eta horiek arriskuak eragin ditzakete itsasoan nabigatzeko orduan, baita kostaldean bertan ere. Nabigaziorako abisua 12:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta kostaldekoa, 18:00etatik 20:00etara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.