Abisu horia kostaldean, olatuengatik eta haizeteengatik

Kostaldeko haizeguneetan orduko 100 km-ko haize ufadak iragarri dituzte biharko.

13635359
Olatu bat Bermeoko kai muturrean lehertzen, joan den otsailaren 23an. ARITZ LOIOLA / EFE
2024ko martxoaren 9a
16:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herriko kostaldea abisu horian izango da bihar, olatuengatik eta haizeteengatik. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, babesik gabeko haizeguneetan, orduko 100 km-rainoko haize ufadak iragarri ditu Euskalmetek, eta abisu horia indarrean izango da 10:00etatik 15:00etara bitartean. Lapurdin, berriz, bihar arratsaldean aktibatuko dute abisu horia, 15:00etatik aurrera.

Itsasoari dagokionez, itsasgoraren bueltako orduetan ezarriko dute abisu horia Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Bihar arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara —itsasgora 16:51ean izango da—, eta astelehen goizaldean, 04:00etatik 06:00etara —05:08an izango da itsasgora—. Lapurdin, egun osoan aktibatuko dute abisu horia olatuengatik. Biharko, hiru metro eta hiru metro eta erdirainoko olatuak espero dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA