ABk, Batasunak eta EAk dei bateratua egin dute, eta gaur Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) egingo den manifestaziora joateko eskatu dute. «Memento historiko honetan, non Euskal Herriakindar metaketahandiena eta akordio zabalena duen, gatazkaren aterabide demokratikoaren alde aho batez nahi dugu agertu, eta aldi berean abertzale guztiei estatuen jarrera errepresiboari erantzuteko deiadarra egin», adierazi zuten alderdiek atzo bidali agirian.
Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika askatzeko (astearte goizean atxilotu zituzten), Josu Esparzaren kaleratzeko, legedi bereziak bukatzeko eta euskal preso politikoen eskubideak errespetatzeko eta haieko Euskal Herriratzeko eskatuko dute Donibane Garazin. Aterabide politikoa orain; errepresioari stop! lelopean eginen da protesta, 15:30ean herriko etxetik abiatuta.
Hiru alderdi abertzaleen irudiko, duela aste bat Baionan konponbide demokratikoa eskatzeko egin manifestazioak Frantziako Estatuari «min egin» dio. Atxiloketekin «gogor erantzun izana» gaitzetsi dute, eta ohartarazi Frantziako zein Espainiako gobernuak «gatazka parametrotik» ez direla atera eta «ukazioan eta errepresioan eroso sentitzen» direla. Atxilotuak aska ditzaten eskatzeko» eta «estatuek aterabide demokratikoaren zentzuan lehen urratsak egitera» deitzeko, gaur manifestaziora joateko deia egin diete herritar guztiei.
Epailearen aitzinean
Efe agentziak jakinarazi duenez, atzo igaro behar zuten atxilotuek Le Vertepailearen aitzinetik. Barda gauean epailearen aurretik pasaturik ziren ez zekien, ordea, Parisko auzitegiko prentsa arduradunak. Atxilotuak «non eta nola diren» ez zekiten senideek, Luxi Oxandabaratz Intzaren amak jakinarazi zuenez.
Astearte goizeko zortietan atxilotu zituen Frantziako Poliziak bi gazteak,Donibane Garazin berean, haien etxebizitzan. Mujika pasaitarra eta Oxandabaratz gamartearra bikotea dira, eta bost hilabetez haurdun da emakumea. Poliziek, etxe miaketa bukaturik,Baionako (Lapurdi) polizia etxera eraman zituzten. Baionatik Bordelera (Frantzia) eta hortik Parisera eraman zituzten, galdeketarako. Laurence Le Vert Parisko epaileak agindu zuen operazioa, 2009an Herault Frantziako departamenduan atzeman zulo batzuekin zerikusia dutelakoan, polizia iturriek diotenez. Gogor salatu zituen Askatasunak atxiloketak: «Errepresio politiko hutsa da, berehalako etekin mediatikoa lortu nahi duen betiko ildo antzu eta miserablea».
ABk, Batasunak eta EAk azken atxiloketak gaitzetsi dituzte agiri bateratu batean
Errepresioaren bukaera eta aterabide demokratikoa exijituko dute gaur arratsaldean Donibane Garazin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu