"Erreferenduma egiten duen euskal alderdi bakarra da", zehaztu du Etxeberri-Aintxartek. "Aski larria litzateke hain garrantzitsua den itun bati buruz ABk jarrera exekutiboan hartzea". Horregatik egin dute barne kontsulta prozesua. ABko kide batzuk itunaren aldekoak dira, beste batzuk aurkakoak eta beste multzo batek boto zuria hautatu du. Barne eztabaidak antolatu dituzte. "Denek beren iritzia esplikatu dute. Debatea biziki lasaia izan da, tentsio izpirik gabe".
Hauek dira, gaurko erreferendumaren behin-behineko emaitzak:
Parte hartzea % 69
Itunaren alde : %35,7
Itunaren aurka : %52,7
Bozka zuriaren alde : %11,5
Europako konstituzio ituna