Eskumenen arloan Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela iritzita, Nafarroako Gobernuak Espainiako abortoaren lege berriaren aurkako helegitea sartuko duela iragarri du gaur Maria Kutz Osasun kontseilariak. Gobernuaren ustez, legeak Nafarroaren eskumenak urratzen ditu, "inbasioa" da eta "foruen aurkakoa".
"Gure osasun zerbitzuen antolaketa, funtzionamendua eta planifikazioa Nafarroako Gobernuari dagokio, Konstituzioaren 149. artikuluak eta Foru Hobekuntzako 53.ak aitortzen duten bezala", esan du Kutzek hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Nafarroako osasun publikoan ez dituzte abortoak egiten, medikuen ustezko kontzientzia eragozpenean oinarrituta.
Uztailean jarriko da indarrean abortoaren lege berria, eta Espainiako Estatuko erkidegoko guztietan legez bermatuta egongo da haurdunaldiaren etetea. Ume zain dagoen emakumeak bere erkidegoan egin ahal izango du abortoa, hala eskatzen badu.
Erkidegoek uztailaren 3ra arteko epea dute helegiteak aurkezteko. Nafarroako Gobernuak "premiazko bidea" erabiliko duela dio Kutzek.
osasuna
Abortoaren legearen aurkako helegitea sartuko du Nafarroako Gobernuak
Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela deritzo, eskumenak urratu dituelakoan. "Inbasioa" da eta "foruen aurkakoa". Uztailean jarriko da indarrean lege berria, eta Espainiako Estatuko erkidegoko guztietan legez bermatuta egongo da haurdunaldiaren etetea. Nafarroako osasun publikoan ez dituzte abortoak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu