Irudia. Gasteiz
                        
            
        Abortu «duin, publiko eta unibertsalaren» alde
    
    Gasteizko Mugimendu Feministak deituta, dozenaka lagunek abortuaren aldeko elkarretaratzea egin dute Askabide klinikaren aurrean, Gure gorputza, gure erabakia lelopean. Abortuak egiten dituen klinika bat da Askabide, eta, azken hilabeteetan, kolektibo antiabortista eta ultrakatolikoek protestak eta otoitz saioak antolatu dituzte haren parean. Feministek salatu dute kolektibo horien xedea dela abortatzen duten emakumeei jazarri eta «kriminalizatzea», eta argi utzi nahi izan dute ez dutela atzera urratsik onartuko «abortu duin, publiko eta unibertsalaren» defentsan.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu