osasuna

Abortuaren lege berria indarrean da gaurtik

Hamasei urtetik aurrerako emakumeek abortatzeko aukera izango dute haurdunaldiko lehen hamalau asteetan.

2010eko uztailaren 5a
18:25
Entzun
Espainiako Kongresuak orain dela sei hilabete onartu bazuen ere, gaurtik aurrera izango da indarrean abortuaren lege berria. PPk eta Nafarroako Gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako helegitea jarria dute, auzitegiak tramitera onartu zuen lehengo astean baina ez du ezer ebatzi oraindik.

Alberto Catalanek Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak gaur adierazi du ez daudela ados legearekin eta "lehendabizi auzitegiaren behin betiko ebazpena zein den ikusi beharko" dela.

Orain 25 urte onartutako legea ordezkatuko du lege berri honek eta hamasei urtetik aurrerako emakumeek abortatzeko aukera izango dute haurdunaldiko lehen hamalau astetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.