Abortuaren lege proiektuaren gako nagusiak

2014ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZEIN IZANGO DA SISTEMA?

Ă¢â‚¬Â¢Â Baldintzena. Epeen eredua bertan behera geratuko da. Bi baldintza izango dira abortatzeko: andrearen osasun fisikoa edo psikikoa arriskuan egotea, edo bortxaketa bat jasan izana. Bortxaketetan, hamabi asteko epea jarriko dute, eta salaketa jarrita egotea. Osasun arriskuaren kasuan, muga 22. astean egongo da —1985eko legean baldintza horrek ez zuen eperik—. 22. astea igarota, jaio egin beharko du umeak. Beste muga bat ere jarri diote osasun egoeraren baldintzari: hiru sendagilek txosten bat egin beharko dute andrearen osasun egoera arriskuan dela egiaztatuz.

NOR DA SUBJEKTUA?

Ă¢â‚¬Â¢Â Emakumea eta enbrioia. Andrea eta enbrioia parean jarri ditu gobernuak. Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak nabarmendu du andrearen eta enbrioiaren eskubideak hartu behar direla aintzat. «Gatazka sortzen da, eta legegileari dagokio hori orekatzea».

ADINGABEEK ERABAKI LEZAKETE?

Ă¢â‚¬Â¢Â Ez. Gurasoen baimena beharko dute. Orain, 16 eta 18 urte artekoek ez dute nahitaez behar. Adingabeen eta gurasoen artean desadostasuna badago, epaileak erabakiko du. Adingabea 16-18 urte artekoa bada, haren irizpidea lehenetsiko du epaileak; bestela, gurasoena.

MALFORMAZIOEKIN ZER?

Ă¢â‚¬Â¢Â Muga gehiago. Enbrioiak malformazioak edukitzea ez da aski motibo izango abortatzeko. Aukeretako bat da emakumeak kalte psikologikoa jasatea, eta enbrioiaren malformazioak eragin izana kalte hori. Ataka hori mugatu egingo du, ordea, PPren gobernuak: mediku txosten bat egin beharko diote emakumeari, baieztatzeko hori dela abortatzearen arrazoia arrazoia. Enbrioiak malformazioak dituela ziurtatu egin beharko dute beste txosten mediko batean. 22. astea da muga; hortik aurrera jaio egin beharko du, nahiz eta horretarako jaiotza behartu behar izan.

PAUSOAK ZEIN IZANGO DIRA?

Ă¢â‚¬Â¢Â Gehiago. Hiru medikuren baiezkoa beharko da: abortua egingo duenarena, eta hori onetsiko duten beste birena. Bi mediku horiek ezingo dute izan abortua egingo den klinikako langileak. Andreari «aholkularitza» emango diote. Astebetez «gogoeta» egin beharko du.

KONTZIENTZIA ERAGOZPENIK?

Ă¢â‚¬Â¢Â Bai. Oraingo legeak ere badu aukera hori, eta atea zabalduko dio lege berriak. Azken unean atzera egin ahalko dute sendagileek: abortua egiteko unea iritsi, eta esan ahalko dute ezetz. Kontzientzia eragozpenaren argudioari helduta, Nafarroan urteetan ez dute aborturik egin.

ZIGORRIK EZARRIKO DUTE?

Ă¢â‚¬Â¢Â Bai, medikuei. Emakumeak biktima gisa aurkeztu ditu Ruiz Gallardon ministroak etengabe. Ez dute zigorrik izango emakumeek, nahiz eta abortua lege berriak ezarritako baldintzetatik eta epeetatik kanpora egin. Sendagileak, ordea, bai, zigortu ahalko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA