Abrilek PPren aurrean «kikiltzea» leporatu dio Eusko Jaurlaritzari

Normalizazioaren eta bakearen inguruan Lopez «erantzunik gabe eta nora ezean» dabilela azaldu du Abrilek

jon olano
Donostia
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
PPk estutzen duenean Eusko Jaurlaritza «kikildu» egiten dela adierazi du Jon Abrilek, Aralarreko koordinatzaileordeak. Normalizazioaren eta baketzearen inguruan, «nora ezean eta erantzunik gabe» dabil Lopez, Abrilen irudiko. Horregatik, «arduraz» jokatzeko eskatu dio.

Donostian eginiko ekitaldi batean, maiatzeko foru bozetarako hautagaiak berretsi ditu Aralarrek. Rebeka Ubera Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburuak azaldu duenez, PSE-EEren, EAJren eta PPren politika«neoliberalek» bankuen preso utzi dute gizartea: «Txanpon batzuen truk, belaunaldietarako hipotekatu gaituzte», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.