Pasaiako zentral termikoa ixtearen alde ekintza egin zuten Greenpeace ingurumen elkarteko hamar kideak absolbitu egin ditu Donostiako Epaitegiak. Iberdrola enpresaren zentraleko tximinian egin zuten protesta, 2007ko martxoaren 27an, Stop CO2 lelopean. Hiru egun egin zituzten zintzilik.
Iberdrolako abokatuak kide bakoitzarentzako bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 18.000 euroko isuna eskatzen zuen. Greenpeacek jakinarazi duenez, hamar mila lagunek Iberdrolari eskatu zioten ekologisten aurkako jazarpenik ez egiteko, ingurumenaren kontrako ekinbiderik ez eramateko aurrera eta energia berriztagarrien alde egiteko.
"Klimaren kriminalak akusatzen hasteko garaia da", adierazi du gaur Mario Rodriguez Greenpeaceko eledunak. Antzeko kanpainak egiten jarraituko dutela hitz eman du elkarteak.
Berez 2022ra arte du Iberdrolak zentrala kudeatzeko baimena. Baina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Industria sailek aspaldi jarri zioten itxiera epea zentralari: 2010a.
inguruMENA
Absolbitu egin dituzte Pasaiako zentral termikoaren aurka ekintza egin zuten lagunak
Greenpeaceko hamar kide epaitu zituzten Donostiako Epaitegian. 2007ko martxoan egin zuten zentralaren itxiera eskatzeko ekintza. "Klimaren kriminalak akusatzen hasteko garaia da", dio ingurumen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu