2022an harrabotsa sortu zen Kabiezesko (Santurtzi, Bizkaia) osasun etxeko erizain batek 400 bat adin txikiko txertatzeko plantak egin baina txertatu gabe utzi zituelako. Berriki epaitu dute emakumea, eta gaur iritsi da epaia: Bizkaiko Auzitegiak absolbitu egin du, «asaldura psikologikoa» duelako.
Alta, bestelako zenbait zigor ezarri dizkio: psikiatra batek ezarritako tratamendua bete beharko du zazpi urtean, eta epe horretan ezingo du egin osasungintzarekin lotutako lanik. Horretaz gainera, 20.000 euroko zigorra ezarri diote, Osakidetzak diru hori ordaindu behar izan baitzuen haurrei berriro txertoa jartzeko.