egunkaria auzia. Erreakzioak eta Berria Telebista

"Absoluzioak baino ez du gertatu behar"

=lAuzitegi Nazionaleko epaiketa==http://www.berria.info/albisteak/37998/Fiskalak_ez_dio_I%F1aki_Uria_auzipetuari_ezer_galdetu.htm=l dela-eta auzipetuen alde azaldu dira politikariak eta beste eragile batzuk. Ramon Etxezarreta Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak dio "bidegabekeria" dela epaiketa.

2009ko abenduaren 15a
08:49
Entzun
Hona hemen gaurko erreakzio batzuk (BerriaTBko bideoan, beste batzuk ere badaude).

Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia). "Auzipetuei babesa eta atxikimendua ematera etorri naiz hona, gipuzkoar guztien izenean. Euskararen eta Euskal Herriaren aurkako erasoa izan zen itxiera, baita adierazpen askatasunaren aurkakoa ere. Amesgaizto hau buka dadila".

Bizkaiko Foru Aldundia. "Auzipetuei elkartasuna adierazten diegu, eta libre gera daitezela nahi dugu".

Idoia Mendia (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea). "Justizian eta epaimahaian konfiantza daukagu eta errespetua diegu. Eskatzen duguna da epaia azkar eman dezatela, auzia ia duela zortzi urte hasi zelako. Justizia motelak, justua izateari utz diezaioke".

Ramon Etxezarreta (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea). "Inoiz gertatu behar ez zuenaren azken pausoa izatea espero dut hau [epaiketa]. Bidegabekeria da". Etxezarretak dio ez dakiela Eusko Jaurlaritzak adierazpenik egingo duen.

Josu Erkoreka (EAJ). "Absoluzioa besterik ez dugu espero eta horrek baino ez du gertatu behar. Egunkaria-aren itxierak kalte egin zion euskal kulturari".

Xabier Zubizarreta (ezker abertzalea). "Egunkaria denon proiektua denez gero, denoi dagokigu babesa ematea. Beste auzi asko bezala, bidegabekaria ikaragarria da auzi hau".

Patxi Zabaleta (Aralar). "Epaiketa absoluzioarekin bukatzea espero dut, auzipetuak ez daudelako [ETAren] borroka armatuarekin kutsatuta. Bidegabekeria juridikoa eta politikoa da auzia".

Jon Abril (Aralar). "Informazio eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan zen, euskara eta euskalgintzaren aurkakoa ere bai, eta horren salaketa gogorra egiten dugu".

Pello Urizar (EA). "Babesa ematen diegu auzipetuei. Hau zentzugabekeria da, arrazonamendu juridikotik kanpo dagoena".

Ezker Batua. "Auzipetuak libre uztea eskatzen dugu. Astakeria juridikoa da epaiketa. Espainiako Estatuak Euskal Herriko bizitza soziala eta politikoa judizializatu nahi du".

Iñaki Galdos (Hamaikabat). "Agerian gelditzen da Espainiako botereak nolako sarraskiak egin ahal dituen. Epaiketa bidegabekeria da, antidemokratikoa".

Xabier Mendiguren (Kontseilua). "Errugabeak direla sinisten diegu auzipetuei. Euskararen alde lan asko egindakoak dira, eta euskal kulturak ez du gehiago halako erasorik behar. Libre behar ditugu auzipetuak".

Mariano Ferrer (kazetaria). "Epaiketa honekin ere arlo judiziala Euskal Herriko esku-hartze politikoaren menpe dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.