Immigrazioa, kontziliazioa... hamaika gai ditu mahai gainean Juan Maria Aburtok, baina beste zeregin batzuk izango ditu maiatzetik aurrera, EAJk zerrendaburu proposatu baitu Bilboko alkatetzarako. Hori zabaldu aurretik eginikoa da elkarrizketa. Hona hemen aurrerapen gisa hark esandako batzuk:
- [Kontziliazio laguntzez] "Aurten amaitu da dirua, eta ezin dugu gehiago jarri. Ahal bezala kudeatu dugu. Ezin dugu diru gehiago jarri alor guztietan".
- "Bikote batek seme-alaba bat izaten du 400 euro jasotzeagatik? Ondo gastatua da diru hori? Edo hobe litzateke dirua kontziliaziorako erabiltzea? Hausnarketa hori egin behar dugu, epe luzera".
- "Izugarrizko babes sistema dugu. Duintasuna ematen die 65.000 familiari. Horri eutsi behar diogu".
- [Immigrazioaz] "Nahiko finkatuta dago diru laguntza guztiak etorkinentzat direla, eta handiagoak direla. Hori leku guztietan entzuten da. Eta ez da egia. Zergatik dago iritzi hori? Batek esaten duelako, eta gero besteak zabaldu. Azkenean bizikidetza dago arriskuan".